miércoles, 28 de octubre de 2015

EUROPAR BATASUNA LANTZEKO TEORIA ETA ARIKETAK

Orain Europa ezagutzen ari gara klasean, beraz, gure helburua izango da Europako herrialdeak hobeto ezagutzea. Horrexegatik, errepasatuko ditugu Europar Batasuneko estatu kideak eta kideak ez direnak ere bai.
  • 2013tik hauek dira Europako Batasuneko estatu kideak: Alemania (1952) , Austria (1995), Belgika (1952), Britainia Handia (1973), Bulgaria (2007), Danimarka (1973) , Errumania (2007), Eslovakia (2004), Eslovenia (2004) , Espainia (1986), Estonia (2004), Finlandia (1995), Frantzia (1952), Grezia (1981), Herbehereak (1952), Hungaria (2004), Irlanda (1973), Italia (1952) , Kroazia (2013), Letonia (2004), Lituania (2004), Luxenburgo (1952) , Malta (2004) , Polonia (2004), Portugal (1986), Suedia (1995), Txekia (2004) , Zipre (2004).
  • Gaur egun estatu kide izateko zerrenda ofizialean estatu hauek daude: Mazedonia, Turkia, Serbia eta Montenegro.
  • Sartzeko eskaera egin dutenak, baina ofizialki ez onartuak: Albania
  • Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten hautagai potentzialak: Bosnia-Herzegovina eta Kosovo.
  • Europar Batasunera gehitzeko agendan ez dauden estatuak: 
  • Islandia, Liechtenstein, Norvegia eta Suitza.
  • Mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria)
  • Mendebaldeko Balkanak (Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Georgia, Moldavia eta Ukraina)
  • Kazakhistan eta Errusia.


ARIKETAK

DIDACTALIAren bitartez, Europar Batasunaren mapa interaktiboak landu ditzakezue. Nahiz eta eguneratuak ez diren (Kroazia ez da agertzen, 2013an sartu zelako), oso interesgarriak dira lantzeko herrialdeak eta hiriburuak. Gainer, euskeraz daude:

EUROPAR BATASUNAREN MAPA INTERAKTIBOAK

LIM bat Europa Batasuna lantzeko. Gaztelaniaz dago, baina jarduera oso ona da lantzeko Europa.

LA UNIÓN EUROPEA, LIM DE FLORENTINO SÁNCHEZ MARTIN

Eta ariketak gehiago ondorengo web orrialdean: La Unión Europea

No hay comentarios:

Publicar un comentario